miércoles, 27 de febrero de 2013

MANIFESTUA (Euskaraz)



“Bazen behin, Enkarterrietako erdialdeko herri batean etxe huts eta zaharkitu bat; aldi berean herrian gazteek talde bat ibiltzen zen beraien aisialdia eta gabeziak asetu nahian. Gazteak, erabaki tinko bat hartu zuten, gazteen beharrak gazte ikuspegi batetik aurrera eramateko ezinbestekoa zen espazio bat non, gazteak era autonomo batean antolatuko diren, horregatik erreminta honen bila abiatu ziren. Hainbat eskakizun formal eta instituzionalen ostean, akumulazioaren aurka borrokatuz, etxe huts eta zaharkituari bizitza ematea erabaki zuten. Ametsez betetako gaztetxea 2007ko abenduan okupatu zen eta egun honetan seinalatutako 3 gazteak, ez zuten herriari espazio zabal eta autogestionatua zabaltzeko aukera izan, baina azkenean epaituak izango dira…”

Bost urte igaro dira prozesu judiziala hasi zenetik, bitartean gaztetxea bizirik jarraitzen du nahiz eta gorabehera handiak jasan. Hasiera hasieratik, lanean egon gara, etengabe eraikitzen dagoen espazio honen lorpenean, non beste era batera sozializatzeko aukerak izaten ditugun, modu zabalean eta horizontalean, gure artean botere erlaziorik gabe, guztion artean aisialdi modu desberdinak garatuz,
elkarrekin haziz eta heziz, sortuz eta elkartrukatuz. Bizi ditugun garaietan “hainbat duzu, hainbat balio duzu” lehenesten da, gizarte-muntaia hau bizitzea tokatu zaigu. Horrela, gazteak geldi eta mutu geratzea nahi dute, bitartean, luxuzko etxebizitzak biderkatzen dira, egunero etxe-kaleratzeak egiten dira, baserri asko jadanik botata, eta zer esan hondamen bidean dauden eraikuntzei buruz…zeinak ez dira tragedia edo ezbidezkotazun bat bezala ikusten, baizik eta urrezko arrautzak jartzen duen oiloa bezala ikusten dira. Etxebizitza eskubidea gaur egun gazteontzako utopia bat da, baina ZGAk borrokatzeko grina piztuta du, utopien bila etengabe.

Epaiketaren atarian Gaztetxea galtzearen arriskua gero eta posibleago da, baina gure lana burutzeko beste eremu aske eta autogestionatu bat bilatuko dugu, gure proiektua garatzen jarraituko dugulako etxe honetan ez bada ere. Garrantzitsuena, Zallako Gazteok topaleku bat izatearena da, non gure irrikak posible egiten diren eta sistema honi era kolektiboan aurre egingo diogun.

Azken hau da benetako xede, gure errealitatea aldatzea. Horretarako gazte aktiboak lanean behar dira, Gazte asanblada eta bestelako eragileak behar dira eta Gaztetxea behar da. Beraz animatu zaitezte parte hartzen horrela elkarrekin inposatutakoaren aurrean alternatibak sortuko ditugu, orain da momentua hain merke ditugun eskubideen alde borrokatzeko.

Epaiketa eguna iritsi da, Maiatzak 20 astelehena, eta gure helburua herria elkartzea da, egoera lotsagarri honi erantzun amankomun bat emateko. Epaiketaren atarian gaude eta gazte bezala gure kezkak plazaratzen jarraituko dugu. Horretarako kanpainia berri bat abiarazi dugu, non gure maitasun guztiarekin sortzeari ekingo diogun gazteen absoluzioa eskatzeko. Otsailaren 15etik aurrera kanpainiaren nondik norakoak pixkanaka zabaltzen hasiko gara eta gonbidatzen zaituztegu blogean gure egunerokotasuna jarraitzera eta sortuko diren ekintzetan parte hartzera. Epaiketa eguna aurretik, Maiatzaren 18an, kanpainiari amaiera emateko Zallako VII.Gazte Eguna ospatuko dugu. Horregatik 18/20 absoluzioa.

“...hala bazan eta ez bazan zar dadila
kalabazan eta denon artean otsoa jan.”

(El anterior juicio fue suspendido entre otras razones por un auto en que se acusa de lo siguiente a los imputados y
su entorno lleno de mentiras. Ante su pregunta…:

¿Somos ciudadanos peligrosos y radicales?

Bai, radicalmente solidarios, creativos, comprometidos, radicalmente críticos,

…radicalmente necesarios…


Ospatzen eta dantzatzen aurre ekingo diogu!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario