viernes, 15 de febrero de 2013

ONGI ETORRI!!!

Kaixo lagunak! Zallako Gazte Asanbladaren blog berria jaio da, eta honekin batera Facebook eta Twitter kontuak ere. Blog berria ireki dugu, batez ere, hemendik maiatzera arte daukagun kanpaina aurrera eramateko. Izan ere, datorren maiatzan bi data oso garrantzitsu ditugu. Lehenik, Zallako Gazte Eguna, maiatzaren 18an. Eta bi egun geroago, maiatzaren 20an, Zallako Gaztetxearen eta herriko hiru gazteen aurkako epaiketa. Honetan, nola ez, absoluzioa eskatzen dugu bi arrazoi sinpleengatik. Lehena, etxe hutsak okupatzea ez dugulako ulertzen delitu gisa. Hutsik dagoen etxe bati erabilera soziala eta partehartzailea ematea, bidezkoa dela ikusten dugu. Bigarrenez, hiru inputatuak, muntai polizial baten biktima izan direla esan behar dugu eta eskatzen zaizkien zigorra (360.000€!!!) zorakeri bat delako.

Beraz, blog hau irakurtzera animatzen zaituztegu. Eta nola ez, gure Facebook eta Twitter kontuetatik pasatzea zuen elkartasuna adierazteko. Espero dugu guztion artean gure mezua zabaltzea sare sozial hauen bitartez. 

Eskerrik asko guztioi!!! 18/20 ABSOLUZIOA! Gazte egunetik absoluziora!


No hay comentarios:

Publicar un comentario